Categories
Ekintzak

ZSE-ko kamisetak egiteko diseinuen txapelketa bat antolatu dugu. Zuen kamisetak diseinatu eta ordainetan Surfeko Taula bat

ZSE-ko kamisetak egiteko diseinuen txapelketa bat antolatu dugu. Zuen kamisetak diseinatu eta ordainetan Surfeko Taula bat irabazi ahal izango du aukeratuak.

Aurten ZSE-ko kamisetak izango ditugu.

1-Diseinuaren oinarriak

– Kamiseta edo gustoko jantziren baten diseinua egin. Marrazki edo diseinua klubeko idazkaritzan entregatu beharko da Maiatzak 10-erako.
 ZSE-ren logoa eduki behar du nonbaiten.

-Zuen telefono zenbakia jarri kamiseten diseinuan, IZENIK EZ!  Erabakia hartzerakoan diseinuak anonimoak izango dira

-Kamisetaren modeloa edo joskera aurkeztu.

-Kamisetaren kolorea(k) ere aurkeztu.

2. Formatuak

– Diseinuaren formatua kamisetagileek inprimatu ahal izateko moduko xehetasunarekin aurkeztu behar da.

- Eskuz marraztua tamaina originalean

– Formatu digitalean (xehetasun handian…)

– Kamisetaren egitura esplikatzeko esplikazio txiki bat aurkeztu daiteke.

3. Diseinua, egingarritasuna eta juntaren botuek erabakiko dute garailea.

-ZSE-ko kamisetak inprimatuko ditugu.  Irabazleak PUKAS taula bat jasoko du.