Categories
Ikastaroak

Gabon jaun-andre hori, Nere izena Xabier Aramburu da eta Lehen Sorospen,Salbamendu eta Sokorrismoaren inguruko prestakuntza

Gabon jaun-andre hori,

Nere izena Xabier Aramburu da eta Lehen Sorospen,Salbamendu eta Sokorrismoaren inguruko prestakuntza ematen dugun Urgatz Sorospen Eskolako koordinatzailea naiz.

Gure irakasleak 23 urte baino gehiagoko experientzia daukate, medikuntza/erizaintza, Kirol Jarduera eta Salbamenduaren prestakuntzan, irakaskuntza prozesua bermatzen duelarik.

Datorren otsailaren 23tik martxoaren 25era, astebukaerako ordutegian,90 ordutako iraupena eta  Donostian burutuko dugun RFESS-ren Lehen Sorospen eta Sokorrismoko ikastaroa aurkeztu nahiko nizueke.

Guk bezala rarekiko duzuen erlazioa dela eta, zuen kirolariei aukera luzatzea interesgarria zela iruditu zaigu.

Inongo konpromezurik gabe, ikastaroari buruzko informazioa eta egutegia helarazten dizuet.

Mila esker arretagatik, zuen esku geratzen garelarik.

XABIER ARAMBURU

Urgatz Sorospen Eskolako koordinatzailea

Dokumentuak:

– Ikastaroaren informazioa

foto-10 Ikastaroaren Egutegia